XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANGILEA: Zer gertatzen da?.

AMA: Bainan zendako urruntzen haiz leiho hortarik?.

LANGILEA: Norbeit baduk kanpoan?
XABIER: Ez! (Kanpoan aditzen dira haur batzu kantuz).

HAURREK: Etxe hortako semia,
Baita beldurti aundia;
Beti itxasoan dago...
Gerlarat ez joaiteko!.

AMA: (Leihorat joanez): Urde apotzirtzilak! Zoazte hemendik!.

Zoazte, bertzenaz, gorrituko ditiat zuen gibel-alde horiek...!.

(Itzuliz) Auzoko haur tzar horiek oraino....

LANGILEA: Errak, Xabier, lehen maite huen jokuan.

Egin bagineza mus bat?.

Beti berdin gezurtaria haiz orai ere?.

XABIER: Gezurtaria bainintzan?.

LANGILEA: Uste nikek. Hean ba, has gaiten.

(Atean agertzen da gizon bat. Gudaria da.)

(Besoa oialez lotua du).

AMA: Sar zaite, sar, Eneko....

KOLPATUA: Errana zinautan, berriz jiten ahal nintzala, min hunen lotzeko.

AMA: Bainan beti berdin gaizki duzu....

LANGILEA: Nola egin duzu hori?
KOLPATUA: Nere Aberria zaindu nahiz!.

AMA: Zer zira holako zauriarekin lanean arizan aintzina?.

KOLPATUA: Esku eskuinarekin bakarrik.

AMA: Bizkitartean debekatua ginautzen!.